Latindar Kopa

Latindar Kopa
Antolatzailea Frantzia, Italia,
Espainia eta Portugalgo
federazioak.
Garaia 1949 - 1957
Eremua Frantzia, Italia,
Espainia eta Portugal
Parte hartzaileak 4 (ligetako txapeldunak)
Garaipen gehien Katalunia FC Barcelona (2)
Italia AC Milan (2)
Espainia Real Madrid (2)

Latindar Kopa (frantsesez Coupe Latine; italieraz Coppa Latina; portugesez Taça Latina edo Copa Latina; gazteleraz Copa Latina) 1949an sortu eta 1957an deasgertu zen futbol txapelketa izan zen, Frantzia, Italia, Espainia eta Portugalgo liga txapelketatako txapeldunek beren artean jokatzen zutena.

Europa Erdialdeko herriadetako taldeek 1927tik aurrera jokatzen zuten Mitropa Koparen ondoren Latindar Kopa Europako txapelketarik garrantzitsuena kontsideratua izan zen, harik eta UEFA Europa osorako txapelketak antolatzen hasi zen arte. FC Barcelona, AC Milan eta Real Madrid taldeek bina garaipen lortu zituzten. Bilboko Athletic Kluba finalista izan zen 1956an.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search